martes, 20 de octubre de 2015

Zaldia


Zaldia animalia ornoduna eta ugaztuna da. Arrei, zaldia deritze eta emeei behorra. Historian zehar zaldiak eragin handia izan du ekonomian, batez ere garraioan. Baita ere, XX. menderarte zaldia armada ezberdinetan erabili izan da eta hainbat armadak gaur egun ere zalditeria unitateak dituzte. Euskal Herriko berezko zaldi txikia Pottoka da. 


Historian zehar, zaldien eboluzioa hurrengoa izan da: Orain dela 50 milioi urte sorturikoak. Milioika urtetan zehar eboluzioaz dibertsifikatu eta hainbat espezie aldi berean bizi izan ziren elkarrekin. Hala ere gaur egun 10 espezie baino ez daude; beraz, gainbeheran dago.


Urte askotan zehar zaldiak beste animalien harrapakinak izan dira; hori dela eta, oso izutiak dira eta huskeria batek ikaratu egiten ditu. Gaur egun, zaldiak etxekotu diren arren askok zarata baten aurrean ikaratu egiten dira.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario