Astekaria

2015/10/13

 -Zer egin dugu? IKTko lehenengo gela praktikoa izan da gaurkoa eta nahiko ondo egon dira gaur egindako gauzak irakasgaiarekiko sarrera moduan. Lehendabizi, bakoitzaren fitxa pertsonala bete dugu eta irakasleari pasatu diogu egelarik. Ostean, gmail-a antolatzeko zer egin dezakegu erakutsi digu irakasleak. Geroago, ordenagailu eta teknologiei buruzko galdetegi bat bete dugu binaka, galdetegi horri esker memoria freskatu dut.

 -Zer ikasi dut? Ikasitakoa hurrengoa izan da: gmail-ean etiketak jartzea korreoak antolatu ahal izateko. Baita ere, galdetegiko hainbat gauza ikasi egin ditut.

 -Hausnarketa pertsonala: Lehenengo gela praktiko moduan ondo egon da, galdetegiari esker memoria freskatu eta gauza berriak ikasi baititugu.


 2015/10/20

 -Zer egin dugu? Gaurko klaseetan blog-a zer eta nola erabiltzen den azaldu egin digu irakasleak. Ondoren, bakoitzak gai bat pentsatzeko esan digu, blog-a gai horren inguruan jorratzeko. Nik animaliak gustoko ditut eta zaldiketan nabilenez, gai hau aukeratzea interesgarria iruditu zait.

 -Zer ikasi dut? Gaurko klasean ikasitakoa izan da bloga jorratzeko gaiaren autaketa egokia izan behar dela, bestela, aldatuz gero, korapilatsua izan daiteke.

 -Hausnarketa pertsonala: Blog-a jorratzeko gaiaren autaketa egokia egin dudala uste dut izan ere zaldia hitorian nolakoa izan den eta gizakiak zertarako erabili duen azaldu eta ikasi dezkaegu. Horretaz aparte, bere historiaz, gaur egungo aren erabilerak ezagutu ditzakeguz.


2015/10/27

 -Zer egin dugu? Gaurko clase praktikoetan bloga lantzen egon gara; konkretuki, bideoak blogera igotzeko era ezberdinak erakutsi dizkigu irakasleak. Ostean, bloga lantzen jarraitzeko denbora eduki dugu eta hurrengo klase praktikoan taldeka jarri egin gara eta sites-a zer den eta zertarako erabiliko dugun azaldu digu. Azkenik, sites-aren inguruan eta taldeko lanaren inguruan jarduerak egin ditugu.

 -Zer ikasi dut? Blog-era bideoak igotzerako orduan hainbat era daudela eta horretako bat ez nuen ezagutzen, gainera era hori oso erabilgarria eta arina da.

 -Hausnarketa pertsonala: Bideoak era ezberdinetan igotzea oso interesgarria da; izan ere, igotzeko era batzuk besteak baino deigarriagoak dira eta horrekin joka dezakagu.


2015/11/10

 -Zer egin dugu? Gaurko lehenengo gela praktikoan word-a lantzen egon gara. Word-a ireki eta artxibo batekin gauza pilo lantzen eta ikasten egon gara. Bigarren praktikan taldeka lan egiten egon gara sites-arekin. Sites-a antolatu dugu hainbat lehiatilekin landutako gauzak bertan jartzeko.

 -Zer ikasi dut? Word-a lantzen egon gara eta gauza pilo ikasi ditut, ez nekien hainbeste gauza eta horrelakoak egin ahal zirenean word-ean. Programa erabiltzen nekiela uzte nuen baina ez, gauza pilo ezezagunak ziren niretzat. Ikasitakoa hurrengoa izan da: "referencia", "revisar" eta "vista" lehiatiletan dauden aukerak erabiltzea; izan ere, ez nekien eskema atalean testua antolatuz gero, ordenagailuak ostean "tabla de contenido" deituriko apartaduan aurkibidea egiten dizula. Baita ere, testuan komentarioak jartzen eta beste hainbat gauza lanak egiterakoan oso erabilgarriak egingo zaizkidanak.

 -Hausnarketa pertsonala: Gaurko klasean word-arekin erlazionaturiko gauza pilo ikasi ditut, hemendik aurrera lanak egiterako orduan erabilera handia emango diedana.


2015/11/17

 -Zer egin dugu? Taldeka lanak egiten egon gara. Hasteko 3. ematekoaren atalak betetzeko azalpenak eman dizkigu andereñoak. Ostean gaitasun digitalari buruzko mapa kontzeptual bat egin behar izan dugu, horretarako irakasleak bideo bat jarri digu eta horrekin bukatzean, ikusitakoarekin eta beste dokumentu batzuetaz baliatuz mapa kontzeptuala osatu egin dugu.
 Jarraian delicious interneteko programan kontu bat ireki eta zazpi link jarri ditugu. Azkenik, gaitasun digitala lantzeko asmoarekin fitxa bat betetzea agindu digu.

 -Zer ikasi dut? Delicious webgunea zer den eta zertarako erabili ahal dugun.

 -Hausnarketa pertsonala: Gaurko klasea arinegi joan da eta deliciousen erabileraren helburua ez dut ulertu. Ala ere nola erabiltzen den ikasi egin dut.


2015/11/24

 -Zer egin dugu? Gaurko klasean taldeka lan egin dugu. Hasteko 3. ematekoan sartu beharreko taldekide bakoitzaren fitxa jarri eta azkeneko ukitua eman diogu. Azkenik, 4.emotekoarekin hasi gara; hau da, gure proiektuaren aukezteko diseinuarekin. 

 -Zer ikasi dut? Gaurkoan ez dut askorik ikasi; izan ere, taldeka lan egin dugu ezagutzen ditugun programak erabiliz.

 -Hausnarketa pertsonala: Gaurko klasea pasaden astekoa baino lasaiagoa izan da, denbora izan baitugu gauzak egiteko.


2015/12/15

 -Zer egin dugu? Lehendabiziko praktikan Josunerekin DAL-a daukagun taldeek aurkezpena egin dugu. Aldiz, bigarren praktikan gela horretan geuden guztiok taldeka egindako sites-aren aurkezpena egin dugu.

 -Zer ikasi dut? Gaurkoan ez dut askorik ikasi, izan ere aurkezpenak izan dira. Baina besteen aurkezpenak ikusi eta entzunez gauza berezi eta interesgarriak ikusi ditut.

 -Hausnarketa pertsonala: Gaurko aurkezpenetan urduri egon naiz, baina gustora sentitu naiz. Gainera pila bat gustatu zait gure DAL-eko bideoa besteei erakustea; izan ere, lan izugarria egin dugu horrekin eta azkeneko emaitza erakustea primerakoa da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario