martes, 1 de diciembre de 2015

ZALDIEN BILAKAERA

Ekido guztiak Equidae familiakoak dira, orain dela 50 milioi urte sorturikoak. Bai zaldiak bai eta beste ekido guztiak Perissodactyla ordenakoak dira, hau da, hatz bakoitidun ungulatuak. Ordena hau Miozenoko ugaztun lehortarren artean talde dominantea izan zen, baina orain dela 20 milioi urte, belarraren sorrera zela eta Artiodaktilo ordenakoek eboluzio hobea izan zuten. Gaur egun aurretik aipatutako ahaideez gain, errinozeroak eta tapirrak ere badira zaldien lehengusuak.

Eohippusa (izen zientifikoa Hyracotherium) da ezagutzen den lehen zaldia. Milioika urtetan zehar eboluzioaz dibertsifikatu eta hainbat espezie aldi berean bizi izan ziren elkarrekin. Hala ere gaur egun 10 espezie baino ez daude generoan eta beraz gainbeheran dago. Ezagutzen diren hainbat zaldiren arbasoen izenak hauexek dira: Propalaeotherium, Mesohippus,Miohippus, Orohippus, Pliohippus, Anchitherium, Merychippus, Parahippus, Hipparion eta Hippidion. Gehienen tendentzia geroz eta handiagoak izatera da eta 5 hatzetik bakar batetara pasatzea. Hala ere egon dira salbuespenak ildo horretan etaazeri baten tamainako zaldiak izan dira Pleistozenorarte (~1,8 milioi urte).

No hay comentarios:

Publicar un comentario